Thursday, March 8, 2012

Hezkuntza lehen eta orain

Taldean, lehen eta oraingo hezkuntzaren hainbat irudi bilatu eta jarri ditugu ondorengo colage-an. Bertan, hainbat puntu azpimarratu ditugu, besteak beste, errekurtsoak, metodologia, irakasleak eta ikasleak.

Sunday, March 4, 2012

Neutraltasuna -  Objektibotasuna

Nire iritzia azaldu baino lehen, aipatu ditudan kontzeptu hauek definitu nahiko nituzke, hasieran ez bainituen behar bezala desberdintzen.
Hona hemen neutralitate eta objektibitatearen arteko ezberdintasuna:

  • Neutrala: gai baten inguruko iritzirik ez ematea.
  • Objektiboa: norberaren iritzia alde batera utziz, gai batekiko ager daitezkeen ikuspuntu ezberdinak azaltzea.
Lehenik eta behin esan beharra dut, ez soilik hezkuntzan eta irakaskuntzan, baizik eta bizitzako edozein arlotan neutrala izatea oso zaila edo ezinezkoa dela.
Irakasleak nahiz eta era inkontzientean, bere ideologia azaleratzen du uneoro. Adibidez, irakatsi behar duen irakasgaiaren barruan zein  gai sakonduko dituen erabakitzen duenean, neutrala izateari uko egiten dio.
Bestalde, gai baten inguruko eztabaida batean irakasleak iritzirik ez ematea modu batean edo bestean, egokia dela iruditzen zait. Honela, ikasle bakoitzak aurrez aurre nagusi baten iritzirik ez duenez, bere pentsamendu propioa eraikitzen saiatuko da. Hala ere, nahiz eta irakasleak bere iritzirik ez eman, interesgarria eta lagungarria  egiten  zaigu gaiaren inguruan dauden ikusmolde ezberdinen berri izatea. Iritzi ezberdin hauek hausnartzeko aukera ematen digute eta honela, ideia guztiak kontutan hartuta, bakoitzak bere aburu pertsonala sortu dezake.