Paper-zorroa

Kostata baina azkenean ausartu naiz paper- zorroan idazten hastera. Egia esan, erabat baztertuta nuen atal hau hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, esan beharra dut aste honetan lanpetuta gabiltzala, hainbat lan entregatu eta lan modularra dela medio. Bestetik, blogean egindako jarduerak ez zaizkit errazak egin, zailtasunak izaten baititut gai ezberdinei buruzko hausnarketak egiteko orduan. Hori dela eta sortu zaidan motibazio faltak, paper- zorroari beldur pixka bat izatera bultzatu nau.

Aurreko hiruhilekoan edukitako beste irakasgai batekin antzerako egoera baten aurrean aurkitu nintzen, gainontzeko irakasgaiekin alderatuz gero, irakasteko eta ebaluatzeko guztiz ezberdina zen aukera eman baitzigun irakasleak. Modu batean edo bestean, gauza berriei uko egiten saiatzen gara, aurrez inoiz egin ez dugun zerbait egiteak konfiantza falta sortzen baitigu. Hala ere, egoera berriei aurre hartu behar diegu eta horretarako eman beharreko lehen pauso garrantzitsuena jarduera hastea da.

Azaldutakoarekin loturik, motibazioaren inguruko Eduard Punset-en bideo interesgarri bat topatu dut nahi duenak ikus dezan. Bertan, besteak beste, motibazioak lanean duen eragina eta jarduerak egiterako garaian emaitzak baino prozesuak duen garrantziaz hitz egiten du.



Paper-zorro honetan idatziko dizuedana,beraz; irakasgai honetan izan ditudan eta izango ditudan buruhausteak eta iritzi aldaketak izango dira.

Martxoan edukitako hitzaldiak gelakide guztioi bat- batean sorpresaz harrapatu gintuen, ez baikenuen eduki notizia honen berri kurtsoaren hasieran. Esan beharra dut, hasieran ez nekiela zer ikasi, guztiz ezberdinak ziren hainbat karrera bainituen buruan. Azkenean, lortu nuen benetan gustuko nuen karrera ikasten hastera, umeekin batera esperientzia berriak ikasteaz gain, garrantzi handia eman nion baita ingeleseko irakaslea izateko aukerari ere. Argi neukan laugarren urtean atzerriko hizkuntza aukeratuko nuela espezialitate bezala. Edukitako hitzaldira bueltatuz, nahiz eta azaltzen ari zirenak zuzen- zuzenean ez esan, bertan geuden denok gauza bera ulertu genuen, aukeratutako espezialitateak eraginik izango ez duela. Haserreturik etxera heldu, gurasoei azaldu eta zalantza asko etorri zitzaizkidan burura, besteak beste, hurrengo urtean Lehen Hezkuntzara pasatu, selektibitatea berriro egin ... Baina azkenean, benetan nahi nuena haur txikiekin egotea zen, beraz; karrera hau bukatzea da nire asmoa.

Gai honetaz gain, airean dagoen beste arazoetako bat arratsaldeko taldearen etorkizuna da. Horren inguruan hainbat galdera sortzen dira; urte honetan arratsaldean egonda, ez al dugu eskubiderik hurrengo urtean goizeko taldera pasatzeko? Ez al ditugu denok eskubide berdinak? Ezin dira bi talde sortu goizean eta ezin dutenentzat beste bat arratsaldean?
Egia esan, kurtsoa hasi baino lehen, goizeko taldean nintzela pentsatzen nuen eta arratsaldeko taldea sortu eta ni bertan nintzela esan zidatenean, momentuan gerta zitekeen txarrena zela pentsatu nuen, ez bainuen inondik ere espero. Aurrez burututako ikasketa guztiak goizez izan nituenez, arraroa egiten zitzaidan baina kurtsoak aurrera igaro ahala, oso gustura sentitzen naiz gelakideekin. Arratsaldeko taldea txikiagoa da eta  adin ezberdinetako pertsonaz osatua dagoenez, iritzi eta pentsamendu ezberdinak partekatzen dira. Azaldutakoa kontuan haturik, aurten izan dudan esperientzia dela eta, hurrengo urtean arratsaldeko taldean jarraitzeko asmoa dut.

Klaseak amaitzear daude, bi egun soilik falta dira azken lanak bukatu eta entregatzeko. Egia esan, azken aste hau pixkat "kaosa" izaten da beti, urduritasuna agertzen da azterketak geroz eta gertuago baitaude. Taldean burutu ditugun betebeharrekin (programazioa eta unitate didaktikoa) sentsazio antzerakoak bizi ditut. Sentsazio txarrak izan ditut hasieran, ezer egin baino lehen, irakasleak zer egin behar genuen azaltzerakoan. Guztiz ezezaguna zen informazio asko azaltzean zeharo galduta sentitzen nintzen, bai programazioarekin baita unitate didaktikoarekin ere. Sentsazioa daukat informazio gehiegi transmititzen zela denbora gutxian. Hala ere, nahiz eta programazioarekin hasieran ez jakin nondik hasi, asteak aurrera igaro ahala, taldearen laguntzarekin kontzeptuak, ideiak ... bata bestearekin lotzen hasi nintzen eta poliki- poliki lanari zentzua hartuz, programazioa osatzen joan ginen eta esan beharra dut nahiko eramangarria egin zitzaidala. Unitate didaktikoarekin, ordea, zailtasun gehiago nabaritu ditut. Lanari ekiten hasi eta edukiak idazterako garaian, helburuak bezala azaldu genituen eta berriz ere hasi behar izan ginen. Hiru eremuetatik, buruhauste gehiago sortu dizkiguna "norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala" izan da. Idatzi beharreko edukiek haurrari zer ekarpen egiten dizkioten erantzuten saiatu behar ginen eta azkenean, lortu dugu. Egunak aurrera igaro eta  irakasleari gure lana ea ondo zijoan jakiteko irakurtzeko eskatu genion  eta ondo gindoazela esan zuenez, gogoz aurrera jarraitu genuen.

Bukaera eman genion atzo Unitate Didaktikoari, hainbat puntu falta ziren jorratzeko eta azkenean lortu dugu. Neketsua izan da prozesua baina aldi berean, interesgarria, lan honen bitartez etorkizunean irakasle bezala eginbeharrekoa aztertu eta burutu dugulako. Gaur, talde- lanari dagokionez, kurtso hasieran eginiko mapa- kontzeptuala errepikatuko dugu, orain ideiak argiago baititugu.

Azken egun hauetan, Unitate Didaktikoa eta Programazioa bukatuta genituenez,  alde batera utzi ditugu eta  talde lanarekin buru belarri ibili gara. Egindako jarduerak berriz ere irakurri, errepasatu eta sakondu ditugu. Nahiz eta azaldu dizuedan ikasketa- prozesu honetan sentsazio txarrak nagusitu, dena bukatu eta gero,  egin dudan guztiak merezi duela ohartu naiz. Aitortu behar dut, blog- aren kontua ez zitzaidala asko gustatu kurtso hasieran. Orain, ordea, pozik nago burutu dudan lanarekin, saiatu naiz asteak aurrera joan ahala nire prozesua eta  sentsazioak ahalik eta hobeen islatzen.  Horrez gain, blog honi puntu berezi eta pertsonal bat emateko beste orrialde bat egitea bururatu zitzaidan "gogokoak" deiturikoa.

Orokorki, esan beharra dut hasieran nahiko galduta sentitzen nintzela blog-aren kontuarekin baina gainontzeko gelakideen blog-ak irakurtzeak asko lagundu dit nire ibilbide pertsonal hau osatzera eta itxura ematera. Beraz, nahiz eta paper zorro honi bukaera eman jakin ezazue blog-ean gustoko ditudan artikuluak eta notiziak idazten jarraituko ditudala, nahi duenak irakur dezan. Espero dut gustuko izana idatzitakoa eta transmititu nahi izan dizuedana!

1 comment:

  1. Aupa Ane, animtzen zaitut hemen zerbait idazten joatea. Irakurri zure ikaskideen blogak eta ea ideiak sortzen joaten diren. Niretzat garrantzitsua da jarraipena egin ahal izateko. Animo!!

    ReplyDelete