Edertasuna
Ostirala, goizeko 7:51. Washington-eko metro estazioan. Kaleko musikalari batek biolina atera eta Johann Sebastian Bach-en abesti bat jotzen hasten da. Hiru minutu pasa eta bere aurretik 63 pertsona igaro eta gizon bakar batek begiratzen du biolin-jolea. 30 segundora neska batek lehenengo dolarra uzten du. 6 minutu igaro ondoren, gizon bat gelditu eta musika entzuten gelditzen da minutu batez. Schubert-en Ave María entzuten da.
Biolin-joleak 6 pieza jo zituen 43 minututan. Guztira, 1097 pertsona pasa ziren musikariaren aurretik. Inork ez zuen txalotzen abesti bakoitzaren ondoren. 7 pertsona gelditu ziren entzuten eta 27k dirua eman zuten. Guztira, 32 dolar eta 17 zentimo jaso zituen.
Musikaria Joshua Bell zen, munduko biolin-jole ospetsuenetariko bat. Bi egun lehenago, Bostoneko antzoki batean jo zuen eta guztiz bete zen, aulki bakoitzak 100 dolar balio zuelarik.
Hona hemen bideoa:
Somos capaces de apreciar la belleza, si reconocemos el talento, cuando está fuera de su entorno natural?
Cuántas cosas bellas nos estaremos perdiendo porque un experto no nos ha dicho que son bellas?
Galdera hauekin loturik, beste irakasgai batean ikusi genuen bideo interesgarri bat ezarriko dut. Film honetako protagonista Judith Scott da eta 62 urte ditu. Hona hemen bere istoria.
Informazio gehiago nahi izanez gero, web horri honetan Judith Scott- ez gain, arazoak dituzten beste pertsonen lanak ere ikus daitezke. http://www.debajodelsombrero.org/
No comments:
Post a Comment