Sunday, February 26, 2012

Hezkuntza- Gizarteratzea- Kultura

Taldeko kideekin batera hiru kontzeptu horien inguruan jardun ondoren, ordenatu egin genituen aipatutako terminoak guregan zuten garrantziaren arabera. Hala ere, gure iritzia gelako ikaskideei azaldu eta gainontzekoena entzutean, aurrez nuen pentsamendua zalantzan jarri nuen. Modu batean edo bestean, nahiz eta iritzi desbedin asko agertu, eman zituzten azalpen ezberdinak kontuan hartuz, gehienak egokiak izan zitezkeela iruditu zitzaizkidan.
Gelan aztertutakoa sakontzeko,  termino hauei buruzko informazioa bilatu dut. Hortik abiatuta, honela definitu ditut:

  • Hezkuntza: Bizitza osoan zehar ematen den prozesu ebolutibo eta konstantea da. Hori dela eta, hezkuntza gure jokaera, ekintza guztietan presente dago. Hezkuntza oso kontzeptu konplexua da, pertsona bakoitzak denboraren poderioz eskuratzen dituen gaitasun, balore eta ezagutzen emaitza baita. Hezkuntzaren barnean hiru eremu bereiz daitezke: formala, informala eta formarik gabea.
  • Gizarteratzea:  Gizarte bateko kide egiten gaituen prozesua da. Hau da, sozializazio prozesu baten bitartez, gizakiak gizarte bateko hezkuntza eta kultura barneratzen ditu. Horietatik abiatuz, gizakiak gaitasun, abilezia eta ezagutzak eskuratuko ditu.
  • Kultura: Gizakiak, gizartearen partaide gisa bereganatzen dituen ezaugarri bereziak dira. Ezaugarri horiek herrialde bateko bizimodu, sinismen, oinarrizko eskubide eta balio sistemek osatzen dute. Laburbilduz, kultura ikaskuntzaren bidez transmititu eta bereganatzen den guztia da. Hau da, bizitza osoan zehar sortzen eta eskuratzen dena.

Friday, February 3, 2012


Zein eremutan aritzea gustatuko litzaidake?


Egia esan, txikitan eskolan bizitako esperientziez pentsatzen dudan bakoitzean, burura etortzen zaidan lehenengo irudietako bat eskola garaia da. Garai hartan, lagunekin eta irakasleekin bizitako oroitzapen dibertigarri eta politak ditut. Oroitzapen horiek nigan izan duten eraginaren arabera modu positibo edo negatibo batean oroitzen ditut.

Aurrekoa kontuan harturik, eremu formalean aritzea gustatuko litzaidake. Modu batean edo bestean, haur nintzelarik bizi nituen esperientzia horiek berreskuratzea nahiko nituzke irakasle izanik. Hala ere, udan monitore bezala jardun dut 4-5 urteko haurrekin eta bertan bizitakoa izugarri izan da. Beraz, nahiz eta eskola batean lan egitea nire helburu nagusietako bat izan, eremu informalean lan egiteak ( udako monitorea, eskolaz kanpoko inglesezko irakaslea ... )ere asko poztuko ninduen.

Hona hemen monitore bezala aritu nintzen argazkietako bat. San fermin eguna zelarik ekintza ezberdinak antolatu genituen haurrek ondo pasa zezaten.

 Herriko aldizkariko artikulu bat da. Irudia ikusi nahi izanez gero, 9.orrialdean aurkituko duzue.