Zein eremutan aritzea gustatuko litzaidake?
Egia esan, txikitan eskolan bizitako esperientziez pentsatzen dudan bakoitzean, burura etortzen zaidan lehenengo irudietako bat eskola garaia da. Garai hartan, lagunekin eta irakasleekin bizitako oroitzapen dibertigarri eta politak ditut. Oroitzapen horiek nigan izan duten eraginaren arabera modu positibo edo negatibo batean oroitzen ditut.
Aurrekoa kontuan harturik, eremu formalean aritzea gustatuko litzaidake. Modu batean edo bestean, haur nintzelarik bizi nituen esperientzia horiek berreskuratzea nahiko nituzke irakasle izanik. Hala ere, udan monitore bezala jardun dut 4-5 urteko haurrekin eta bertan bizitakoa izugarri izan da. Beraz, nahiz eta eskola batean lan egitea nire helburu nagusietako bat izan, eremu informalean lan egiteak ( udako monitorea, eskolaz kanpoko inglesezko irakaslea ... )ere asko poztuko ninduen.
Hona hemen monitore bezala aritu nintzen argazkietako bat. San fermin eguna zelarik ekintza ezberdinak antolatu genituen haurrek ondo pasa zezaten.
Herriko aldizkariko artikulu bat da. Irudia ikusi nahi izanez gero, 9.orrialdean aurkituko duzue.
No comments:
Post a Comment