Sunday, February 26, 2012

Hezkuntza- Gizarteratzea- Kultura

Taldeko kideekin batera hiru kontzeptu horien inguruan jardun ondoren, ordenatu egin genituen aipatutako terminoak guregan zuten garrantziaren arabera. Hala ere, gure iritzia gelako ikaskideei azaldu eta gainontzekoena entzutean, aurrez nuen pentsamendua zalantzan jarri nuen. Modu batean edo bestean, nahiz eta iritzi desbedin asko agertu, eman zituzten azalpen ezberdinak kontuan hartuz, gehienak egokiak izan zitezkeela iruditu zitzaizkidan.
Gelan aztertutakoa sakontzeko,  termino hauei buruzko informazioa bilatu dut. Hortik abiatuta, honela definitu ditut:

  • Hezkuntza: Bizitza osoan zehar ematen den prozesu ebolutibo eta konstantea da. Hori dela eta, hezkuntza gure jokaera, ekintza guztietan presente dago. Hezkuntza oso kontzeptu konplexua da, pertsona bakoitzak denboraren poderioz eskuratzen dituen gaitasun, balore eta ezagutzen emaitza baita. Hezkuntzaren barnean hiru eremu bereiz daitezke: formala, informala eta formarik gabea.
  • Gizarteratzea:  Gizarte bateko kide egiten gaituen prozesua da. Hau da, sozializazio prozesu baten bitartez, gizakiak gizarte bateko hezkuntza eta kultura barneratzen ditu. Horietatik abiatuz, gizakiak gaitasun, abilezia eta ezagutzak eskuratuko ditu.
  • Kultura: Gizakiak, gizartearen partaide gisa bereganatzen dituen ezaugarri bereziak dira. Ezaugarri horiek herrialde bateko bizimodu, sinismen, oinarrizko eskubide eta balio sistemek osatzen dute. Laburbilduz, kultura ikaskuntzaren bidez transmititu eta bereganatzen den guztia da. Hau da, bizitza osoan zehar sortzen eta eskuratzen dena.

No comments:

Post a Comment