GAZE- Gazte Ekinzale
Gipuzkoa ekintzaileagoa egin nahi duten hainbat ikaslek osatzen dute GAZE. Proiektu honetan gazteak dira protagonistak. Ekintzailetza sustatzen dute, baita proposamenak jaso eta harremanak egin. Beraien asmoa sare sozial bat eratzea da, Gipuzkoa ekintzaileagoa duen edonork parte har dezan.
Gaze, Gipuzkoako goi mailako ikastegi guztietakoak osatzen dute. Edozein alorretakoak, bai unibertsitatekoak bai formakuntza zikloetakoak ere. Ideologia, pentsakera, sentikera edo janzkera guztietakoak ere bai. Guztiei batzen dietena beren ideiak gauzatzea erraztuko dien herrialdean bizitzeko gogoa da. Beren inguru akademikoan jarrera ekintzailea azkartu nahi duten pertsona proaktiboak dira.
Ondorengo puntuetan sinisten dute:
- Pertsona guztiak izan daitezke ekintzaile eta era asko daude ekintzaile izateko.
- Ekintzailetza da ideiak gauzatzea eta ekinez ideia berriak asmatzea.
- Ekintzaile izateko ezinbestekoa da kontaktuak egitea eta sare sozialak eratzea.
- Ekintzaile izateak pauso bat aurrera ematea eskatzen du.
Nola egiten dute?
beraien ikastegietara joaten dira eta han antolatzen dira. Sare sozialak sortzen dituzte eta zer egin zehatzen dute. Gazen guztiok dute toki bat, lan bat, errazagoa edo zailagoa, edo arduraren bat.
Proiektu honetan parte hartu nahi baldin baduzu, Joxe Mari Korta eraikinean aurkitzen dira, Tolosa etorbidean, Donostian. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.gaztekinzale.net
No comments:
Post a Comment